Martitzenean hasiko da gripearen kontrako txertatze-kanpaina

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 9a, 12:30
Txertoa jartzen.

Datorren astean hasiko da gripearen aurkako aurtengo txertatze-kanpaina. Soraluzen, arratsaldez emango dituzte txertoak, anbulatorioz kanpoko langileek. Aurten, COVID-19aren pandemia dagoela-eta gomendio berezia egin dute gripearen kontrako txertoa hartzeko, arrisku-taldeetako pertsonei ez ezik, txertoa hartu “nahi duten guztiei”. Aldez aurretik txanda hartu beharra dago.

Txertoa hartzeko txanda eskatzeko telefonoz dei daiteke -943 75 23 00- edo Internetez eska daiteke: https://www.osanet.euskadi.net/o22PlamWar/iniciologin.do?idioma=eus. 

Arrisku-taldeak

Aurten, COVID-19aren pandemia egoeran, Osakidetzak aldaketak egin ditu eta handitu egin du txertoa hartzeko gomendioa jasotzen duen arrisku-talde kopurua. Halaber, aurten, txertoa nahi duten guztiek hartu ahal izango dute, arrisku-talderen baten izan ez arren.

Honako arrisku-taldeak zehaztu ditu Osakidetzak:

  • 65 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiak.
  • Gripearen ondoriozko konplikazioak izateko arrisku handia duten pertsonak:
  • Gaixotasun kardiobaskular kronikoak edo biriketako gaitzak (besteak beste, bronkio eta biriketako displasia, fibrosi kistikoa eta aldiro berritzen den asma larria) dituzten haurrak (6 hilabetetik gorakoak) eta helduak.
  • Honako hauek dituzten haurrak (6 hilabetetik gorakoak) eta helduak:
    Gaixotasun metabolikoak, eta horien artean diabetes mellitusa.
    Obesitate morbidoa (gorputz-masaren indizea >40 helduengan, > 35 nerabeengan edo >3 DS haurrengan).
    Giltzurrun-gutxiegitasuna.
    Hemoglobinopatiak eta anemiak.
    Hemofilia eta trastorno hemorragiko kronikoak dituztenak, bai eta hemoderibatuen eta transfusio anizkoitzen hartzaileak ere.
    Asplenia.
    Gibeleko gaixotasun kronikoa. Alkoholismo kronikoa.
    Gaixotasun neuromuskular larriak.
    Immunoezabatzea, GIB infekzioaren, sendagaien edo transplanteen ondoriozkoa barnean dela.
    Tratamenduan/jarraipenean dauden minbizia eta hemopatia gaiztoak.
    Kokleako inplantea edukitzea edo horren zain egotea.
    Eritasun zeliakoa.
    Gaixotasun inflamatorio kronikoa.
    Disfuntzio kognitiboa dakarten nahasmendu eta gaixotasunak: Down sindromea, dementziak eta bestelakoak.
    Talde horretan, bereziki zaindu behar dira aldiro mediku-jarraipena behar duten pertsonak eta aurreko urtean ospitaleratuak izan direnak.
    Erakunde itxietan bizi diren pertsonak, 6 hilabeteko adinetik gorakoak, baldin eta prozesu kronikoak badituzte.
    Sei hilabete eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeak, baldin azido azetilsalizilikoarekiko tratamendu luzean badaude, gripearen ondoren Reye sindromea garatzeko arriskuagatik.
    Antikoagulatzaileekin tratamendu kronikoa duten pertsonak.
  • Haurdunaldiko edozein hiruhilekotan eta erdiberriaroan dauden haurdunak.
  • Konplikazioak izateko arrisku handia duten pertsonei gripea transmiti diezaieketen pertsonak:
  • Osasun-zentroetako eta larrialdi sanitarioetako langileak, izan lehen arretakoak, arreta espezializatukoak edo ospitale publiko eta pribatuetakoak. Bereziki erreparatuko zaie adierazi diren arrisku handiko talde horietako pazienteak hartzen dituzten profesionalei.
  • Osasun-zentroetan praktikak egiten ari diren osasun-lanbideen ikasleak.
  • Geriatria-erakundeetan edo gaixo kronikoei arreta emateko zentroetan lan egiten duten pertsonak, eta bereziki, egoera ahulean dauden pertsonekin etengabeko hartu-emana duten langileak.
  • Arrisku handiko pazienteei edo adineko pertsonei etxeko zainketa-zerbitzuak ematen dizkieten pertsonak.
  • Etxean arrisku handiko talderen bateko kide den norbaitekin bizi diren pertsonak, haurrak barne, baldin eta egoera kliniko berezia dutelako badaude talde horretan (2. puntuan adierazitakoak dira).
  • Komeni da txertoa beste talde hauetako pertsonei ematea:
  • Funtsezko zerbitzu publikoetan lan egiten dutenei:
  • Polizia.
  • Suhiltzaileak.
  • Babes zibileko zerbitzuetako langileak.
  • Espetxeetan eta erabaki judizialek agindutako barneratze-zentroetan lan egiten duten pertsonei.
  • Lanagatik etxaldeetan edo hegazti- edo txerri-ustiategietan etxeko hegaztiekin edo txerriekin kontaktuan egon daitezkeen pertsonak, eta basa-hegaztiekin edo indar patogeno handiko hegazti-gripearen birusarekin infektatuta dauden hegaztiekin lan egiten duten pertsonak; eta, bereziki:
  • Zuzenean agerraldiak kontrolatu eta desagerrarazteko lanak egiten dituzten pertsonak (hildako animaliak errausten eta eremuak garbitzen eta desinfektatzen aritzen direnak).
  • Hegazti-etxaldeetan eta hegaztien hiltegietan lan egiten duten pertsonak, gaixotasunak agertzeko arriskua baitago.