Matrikulatzeko epea zabalik egoteaz gainera, 0-1 urtekoen gelan zein urtebetekoen gelan, bietan daude ume gehiago hartzeko leku libreak. 0-1 urtekoen gelan, 6 leku daude libre eta urtebetekoen gelan, berriz, 3 leku.
Soraluzeko Haurreskolak 07:30etik 17:00ak arteko ordutegia du eta 10 neska-mutikorekin abiatu zuen ikasturtea joan den irailaren 4an.
Irailaren 28tik, ordea, itxita dago, hezitzaile batek PCR probetan positibo eman ondoren. Baina bukatzear dago halako kasuetan egin beharreko berrogeialdia eta laster zabalduko dute atzera ere.