Boluntarioak behar dira Euskaraldian laguntzeko

Egoitz Unamuno 2020ko urr. 9a, 08:00
Euskaraldiaren antolaketa batzordeko kideak.

Euskaraldiaren antolaketa batzordeak dei egin nahi die Soraluzeko euskalzaleei antolaketa lanetan parte har dezaten.

Antolaketa batzordeak laguntza behar du, batez ere, Santa Anako lokalean txandak egiteko eta horrekin batera, ahoz aho nahiz sare sozialen bitartez, Euskaraldiaren berri ahalik eta gehien zabaltzeko. 

Laguntza eman nahi duten herritarrek 605706086 telefonora deituta edo idatzita eman dezakete izena edo Euskaraldiaren antolaketa batzordeko kide diren herritarrei jakinarazita.

Oharra: Dagoeneko herritarrek Euskaraldia.eus webgunean eman dezakete izena.