Itxaropena elkartea erabiltzeko arauak zehaztu dituzte

Erredakzioa 2020ko urr. 7a, 14:01

Itxaropenako hainbat bazkide, haragi-gisatu txapelketako bazkarian.

Itxaropena Erretiratuen Elkartearen taberna itxita dagoen bitartean, elkartea bera erabiltzen segitzeko aukera dute bertako bazkideek. Hori egin ahal izateko bost erabilera-arau ezarri ditu Itxaropenako Batzorde Eragileak.

 

Honakoak dira Itxaropena elkartea erabiltzeko arauak:

1-Elkartea erabili nahi duten pertsonek arduradun bat izendatuko dute. Hura batzordeko kideekin harremanetan jarriko da giltza eskuratu ahal izateko.

2- Taberna zerbitzua itxita dagoenez, kanpotik ekarriko dira edariak.

3- Lokala erabili ondoren, mahaiak, sukaldea eta erabilitako tresnak garbi eta txukun lagako dira.

4- Gogoratu oraingo araudiak ez duela baimentzen 10 pertsonatik gorako bilerak.

5- Giltza jasoko duen persona berak Batzordeari itzuli beharko dio.

Batzordetik esplikatu dutenez, oinarrizko arau horiekin tabernaren itxialdiarekin sortutako arazoak ahal den neurrian konpondu nahi dituzte.

Era berean, gogora ekarri dute batzordeko kideak martitzenero egoten direla bulegoan, 11:00etatik 12:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.