Lan-baldintza duinak aldarri, egoitzako langileak protestan dira

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 6a, 17:46
Egoitzako hainbat arlotako langileak protesta kartelekin eskuetan. Argazkia: Naiara Kortabarria.

Gaur, protesta egiten dira ari Mesedeetako egoitzako langileak, Gipuzkoako egoitzetako bestelako langileekin batera. ELA eta LAB sindikatuen greba deiarekin bat egin dute, nahiz eta lanuzterik ez egin, Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu-minimoak tarteko. Lan-baldintza duinak eta kalitatezko zaintza bermatzea aldarrikatu dute, besteak beste.

Hiru langilek izan ezik, Mesedeetako egoitzako gainerako langile guztiek bat egin dute gaurko deitutako greba egunarekin: erizain-laguntzaileek garbitzaileek eta harrerakoak (sukaldeko langileak beste enpresa batekoak dira). Lanuzterik ezin izan dutenez egin, besteak beste, arlootako hainbat langilek argazki bitartez irudikatu dute protesta egoitzan bertan.

Horrez gain, goizean manifestazioa egin dute Donostian sektoreko langile askok. Egoitzetako langileekin batera, Gipuzkoako Senideak, pentsiodunen hainbat plataforma eta Zaintza Iraulik ere hartu dute parte manifestazioan. Soraluzeko Pentsiodunen Mugimendutik ere elkartasuna helarazi zieten joan den astean.

Protestaren bitartez, hitzarmena lehenbailehen sinatzeko eskatu dute. "Horrela, lan-baldintza hobeak, plantilla handitzeak, bitarteko gehiago eta hobeak lortzea, azken batean, bizi- eta lan-baldintza hobeak lortzea ekarriko bailuke", ELA sindikatuaren esanetan.