Olaldea erabat zaharberritzeko Plan Berezia langai, gaur

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 7a, 09:00
Olako aldapa, Santa Ana kaletik.

Gaur, eguaztena, Olaldeako Plan Bereziari behin betiko onespena ematea proposatuko dio Udal Gobernuak udalbatzari. Plana idatzita dago, baina hura garatzen hasi ahal izateko, Ur Agentziaren aldeko txostena falta zitzaion. Hura eskuratu dute eta orain, plana behin betiko onartzeko proposatuko dio Udal Gobernuak udalbatzarrari.

Olaldeako Plan Berezia idatzita dago. 36.000 euro inbertitu zituen Udalak plana idazten. Baina hura garatzen hasi ahal izateko, Ur Agentziaren aldeko txostena falta zitzaion. Hura eskuratu dute eta orain, plana behin betiko onartzeko proposatuko dio Udal Gobernuak udalbatzarrari.
Behin hura onartuta, beste bi urte izango ditu Udalak plan berezia abiarazteko. Handia da egitasmoa.

100dik gora etxebizitza

Bertan jasotakoaren arabera, Olako aldapako alde bietako eraikin guztiak bota egin behar dira, errepidea ibaiaren paralelo eraiki beharko da eta aurreikusita daude 100dik gora etxebizitza eraikitzea, haiek mendiaren kontrara. Etxebizitza horiek izango dira libreak, tasatuak eta babestutakoak. Etxebizitzekin batera, 189 garaje eraikitzea ere badago aurreikusita.  

Esandako moduan, bi urte daude, plana garatzen joateko, promozio publiko edo pribatu bitartez, Udalak gestio handiak egin beharko ditu, bada, esparru urbanistiko hura zaharberritzeko.