Pentsioen erreforma berbagai

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 5a, 18:24

Herritarrak gaurko elkarretaratzean, astelehena.

Gaur, astelehena, pentsioen erreforma izan dute hizpide pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzean. Laburbilduz, azpimarratu dute pentsioen sistema publikoa bideragarria dela eta diote gaur gaurkoz, Toledoko Itunaren batzordearen proposamen asko pentsiodunen mugimenduen eskarien kontra doazela. Bestalde, iragarri dute aurrerantzean, elkarretaratzeak 11:45ean hasiko direla. 

Gaurko elkarretaratzean aldarrikatu dutenez, egin nahi den pentsioen erreformak balio beharko luke pentsio sistemaren finantzazioa bermatzeko, ezabatu beharko lituzke 2011ko eta 2013ko pentsio erreformak eta genero arrakala eta, besteak beste, aitortu beharko luke emakumeek pentsio duina jasotzeko duten eskubidea. 

Ordu laurden lehenago

Ikusita gaur gaurkoz, Toledoko Itunaren batzordearen proposamen asko pentsiodunen mugimenduen eskarien kontra doazela, EAEko eta Nafarroako alderdiei dei egiten diete pentsioen erreforma horretan erantzukizun propioak hartzeko, pentsioen sistema publikoa bermatzeko, besteak beste, gutxieneko pentsioa 1.080 euroraino osatuz. 

45 bat herritarrek babestu du gaurko elkarretaratzea. Amaieran, jakinarazi dute aurrerantzean ordu laurden lehenago hasiko direla elkarretaratzeak, 11:45ean, beraz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.