Ostegunetan, zinemara

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 6a, 14:07
'Mientras dure la guerra' filmako eszena bat.

Udako etenaldiaren ondoren, eguenean berrekingo zaio Ostegunetako Pelikulak zikloari. Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra filmak estreinatuko du zikloa, 1936ko bigarren zatian Salamancan izandako gertakarien kontakizunarekin. 21:00etan hasiko da film-emanaldia.

Karra Elejalde (Miguel de Unamuno), Eduard Fernández (José Millan-Astray), Santi Prego (Francisco Franco) eta Nathalie Poza (Ana Carrasco Robledo) dira Mientras dure la guerra pelikulako aktoreak.

Gerrako beste bat

Hurrengo eguenean, berriz, Sam Mendesen 1917 filma emango dute. Bigarren pelikula hori ere gerra garaian dago kokatuta, kasu honetan, Lehen Mundu Gerran. George MacKay, Dean-Charles Chapman, Mark Strong, Andrew Scott, Richard Madden, Claire Duburcq, Colin Firth eta Benedict Cumberbatch dira aktoreak. 

Berritzailea da filma, 1917 plano sekuentzia bakar batean kontatuta baitago. Modu horretan, zuzendariak lortu nahi izan du ikusleak lubakietako lokatzetan murgilaraztea.

Intemperie filma emango dute, berriz, urriaren 22an. Benito Zambrano espainiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Jesus Carrascoren izen bereko eleberrian oinarrituta. Luis Tosar, Luis Callejo, Vicente Romero Sánchez, Jaime López, Kandido Uranga, Manolo Caro eta María Alfonsa Rosso dira aktoreak.

Azkenik, hileko azkeneko eguenean, Mujercitas pelikula emango dute. 2019koa da filma hori, Greta Gerwig-ek zuzendutakoa eta Louisa May Alcott idazlearen izenburu bereko 1868ko eleberrian oinarrituta. Saoirse Ronan, Emma Watson, Florence Pugh, Eliza Scanlen, Laura Dern Timothée Chalamet, Meryl Streep, Tracy Letts, Bob Odenkirk, James Norton, Louis Garrel eta Chris Cooper dira aktoreak.