Jaitsi egin da langabezia, maiatzetik lehen aldiz

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 6a, 09:16
Zubi Nagusia atzo, astelehena.

Iraileko datuen arabera, jaitsi egin da herriko langabezia-tasa. Gainera, ia maiatzeko tasaren pareraino jaitsi eta %15,64an kokatu da. Zenbakitan begiratua, 293 langabe kontabilizatu dituzte irailean, abuztuan baino 11 gutxiago. Hori bai, Debabarreneko tasarik handienarekin segitzen du udalerriak.

Debabarreneko herri guztien joera berari eutsita, Soraluzen ere behera egin du langabeziak irailean eta azken lau hilabeteotan lehen aldiz, %16ko tasaren azpitik geratu da. 

Aurten, pandemiarekin batera, martxoan hasi zen langabezia handitzen eta gorako joera etengabekoa izan du abuztura arte. Hain justu, orduantxe neurtu zuten langabezia-tasarik altuena herrian: %16,22. 

Irailean, berriz, behera egin du, eskualde guztian moduan. Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba                   221         %8,29
  • Eibar                 1.918        %15,05
  • Elgoibar             620         %11,21
  • Mendaro            101         %10,21
  • Mutriku              237         %8,91
  • Soraluze           293         %15,64
  • Debabarrena   3.390       %12,81