Presoak etxeratzearen aldeko aldarria mendi tontorretik plazara

Egoitz Unamuno 2020ko urr. 5a, 11:17
Zapatuko elkarretaratzea plazan.

Zapatu eguerdian plazara eroan zuten presoak etxeratzeko aldarria, mendi tontorretan egitekoa zen 560 Tontor ekimena eguraldi txarragatik maiatzera atzeratu eta gero. 

Berrogeiren bat herritar batu ziren Plaza Berrian Elkarbizitzaren bidean, presoak etxera leloa eta Izan Bidea ekimenaren ikurrak eskuetan hartuta. Halaxe egin zuten Euskal Herriko dozenaka herritar Sare mugimenduak egindako deialdiari erantzunez. 

Sareko arduradunek Donostian egin zuten prentsaurrekoan gogorarazi zuten urriaren 24an Donostiako kaleetara eroango dituztela sakabanaketaren eta espetxe politikaren aurkako aldarriak Resolution! Etxean! lelopean egitekoak diren manifestazioan. Gainera, iragarri zuten manifestazioaren bukaeran, mosaiko erraldoi bat osatuko dutela, Kontxako hondartzan.