242 egun greban egon ondoren, oraindik hitzarmen barik

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 5a, 09:25
Egoitzako langileetako bat kartelak ipintzen.

Gaurtik, astelehena, protestak egiten hasiko dira Gipuzkoako egoitzetako langile asko, tartean, Soraluzekoak. Gaur, auto-karabana egingo dute eta bihar, greba. ELA eta LAB sindikatuek deituta, aldarrikatuko dute, besteak bestek, “243 egun greban egon arren eta COVID-aren kontra borrokatu arren”, oraindik “hitzarmen eta negoziazio erreal barik” segitzen dutela.

Inoiz baino gehiago, hitzarmenaren ordua da!! leloarekin atzera ere protestei ekingo diete Gipuzkoako egoitzetako langileek. 

200dik gora greba-egun egin ondoren, COVID-19aren pandemia hasi zenean, eten egin zituzten protestak. Uda ostean, berriz, berriro ere ekin zieten protestei, lan hitzarmena aldarrikatzeko. Orain, ugaritu egingo dituzte ekimenak. Salatu dutenez, lehendik ere langile falta “arazo estrukturala” bazen ere, egoera are gehiago “okertu” da orain, lan-kargak handitu direlako zentroak berregituratu direnetik. 

Protesten artean, gaur, Debarroan auto-karabana egingo dute eta bihar, martitzena, greba. Hain justu, bihar, Adinekoen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta egingo dute greba. 

ELA eta LAB sindikatuez aparte, besteak beste, pentsiodunen mugimenduek, Gipuzkoako Senideak elkarteak eta Irauli Zaintzak ere bat egin dute protestekin.