Lurjausia Irure auzoan

Erredakzioa 2020ko urr. 3a, 12:41

Errepidea lokatzez beteta. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Itxi egin dute Irure auzoko errepidea, Osteitxa baserri inguruan. Egunotako euri oparoak eraginda, lurjausi ikusgarria izan da bertan.

Osteitxa baserria baino lehenxeago gertatu da lurjausia. Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duenez, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira eta errepidea itxi egin dute, bai goitik eta baita behetik ere.

Argazkiek erakusten duten moduan, ur asko dator menditik behera eta lokatzaz beteta dago errepidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.