Pobrezia eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenen inklusioa berbetagai

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 4a, 14:04

Urriaren 6an, inklusioari buruzko hitzaldia eskainiko du Itziar Barrenkuak, Arartekoaren Gizarteratze arduradunak. Bertan, berbetagai izango ditu pobrezia eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak, besteak beste: DBEak (RGI), GLLak (AES) eta EPOak (PCV). Herriko Antzokian da hitzordua.

Datorren martitzenean, inklusioari edo gizarteratzeri buruzko hitzaldia eskainiko du Itziar Barrenkuak, Arartekoaren Gizarteratze arduradunak Itxaropena elkartean. Gizarteratzea Euskadin: DBEak, EPOak eta GLLak da izenburua eta Esperientzia Gelaren 2019-2020 ikasturterako programatutako jardueretako bat da. 

Laguntza-tresna nagusiak

Inklusioa bera zer den, bazterkeria zer den eta zelako bazterkeria motak gerta daitezkeen landuko ditu Barrenkuak. Horrekin batera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGIa), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriak (PCV) izango ditu hizpide. Izan ere, tresna horiek dira pobrezia eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen inklusioan laguntzeko gehien erabiltzen diren erremintak.

Hitzaldia 18:00etan hasiko da, gaztelaniaz izango da eta aretoaren %60a bete arte onartuko dituzte entzuleak. Bestalde, maskara nahitaez jantzita izan beharko da uneoro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.