Iraila-urria | Efemerideak

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 4a, 09:05

Placencia abizenaren jatorria, Ikastolak parrokiaren babesa utzi eta Nuestra Señora de la Asunción-Soraluzeko Ametsa izen berria hartu zuenekoa eta besteak beste, Aritz Laskurain pilotariaren gainekoak ekarri ditu gogora Sorapediak, irailaren azken egunen eta urriko lehen egunen efemerideen artean.

Irailaren 29

1755 urtean, izurritea zela eta, San Roke Txiki ekarri zuten Santa Maria lal Real parrokira, bertan bederatzirurrena egiteko.
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailaren 29 

Antzinako Foru garaietan, eta 1845 arte, San Miguel egunean herriko Udala berrizten zen. 

Arauak eta prozedurak bizpahiru aldiz aldatu baziren ere (1499, 1695 eta 1766), herriko aberatsek erabili zuten Udala bere aldera. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailaren 29 

1757 urtean, Madriletik bueltan, Forencio Joseph de Lamot-ek Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica izeneko bere grabatuaren ale bat oparitu zion Soraluzeko Udalari. 
Honek Udaletxeko aretoan esegi zuen, orduko agiriak jasotzen duen moduan (Soraluzeko Udal Artxibategia. 1757ko irailak 29ren akta). 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailaren 29 

1906 urtean Arzabaleta baserria erre egin zen ia osorik. 
Sua garo-meta batean hasi eta aurki etxer osorik hartu zuen. Laguntzeko jende asko inguratu zen, eta sua amatatzeko kañoi-fabrikaren bonba ere erabili zuten. Baserria ia osorik erre bazen, denbora izan zuten ganaua ateratzeko, eta altzari eta lanabes gehienak ere. 
Juan Jose Aldazabal eta Benita Maiztegi ziren orduko maizterrak, eta baserrian jarraitu ziren bizi izaten, zutik zegoen zatian. Baina 1907ko otsailaren 7an gaueko hamar t'erdian zaratak eta dardarak sentitu zuten. Familia baserritik atera zen, baina Juan Jose eta Daniel semea atzera sartu ziren gauzak ateratzen; bapatean etxeak barruan harrapatu egin zituen biak: aita larri zaurituta, eta semea hilda. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 

Urriaren 1

1823 urtean, Veracruzeko El censor aldizkariaren arabera Placencia jeneral liberala Oloruen (Biarno) zegoen, Espainiara sartzeko prest.

Espainiako independentzia gerran aritu ondoren, 1820 urtean Placencia jeneralak Cadizko Konstituzio liberala berrezartzen lagundu zuen. Hiru urte geroago, absolutismoaren garaipenaz, erbesteratu zen. 1830 urtean, aldiz, azkenean ez zen Espainaratu, Torrijos jeneralaren altzamentuak porrot egin zuelako.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Urriaren 1

1889 urtean Justo Iriondo, Sanson, Soraluzeko Euscalduna fusil fabrikan sartu zen, gerora The Placencia de las Armas Company Limited eta SAPA izan zena.

1863 urtean Ziortzan (Bizkaia) jaioa eta Elgoibarreko Sansongua baserrian hazitakoa, handik etorri zitzaion izengoitia: "Sanson". Zurgina zen ofizioz, indar handikoa eta abilezia bereziko gizona, batez ere bolumen eta pisu handiko (kanoi eta makinak) ondasunak manipulatu eta garraiatzeko. Izaera gogorrekoa, pioien maixuari dagokion indarrez agintzen zion sei peoiko talde bati. Herriaren etorriak laster jarri zien izena: Sanson eta sei filistiarrak. 1944.ko otsailak 29an erretiroa hartu zuen.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Urriaren 1  

1902 urtean Rafael Hernández Francés Segoviako Setio-artilleria Errejimentuan bolondres sartu zen, hamazazpi urte zituela.

Karrera militarra egin ostean, 1920 urtean The Placencia de las Armas Company Limited enpresan hasi zen, zuzendariorde. 1928 urtean zuzendari, gerra garaian kendu zuten, Vickers 40/40 kainoiek izandako akatsak zirela eta. Gerra ostean zuzendari berrizendatu zuten.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Urriaren 2  

1977 urtean, Los dólmenes de Atxolin, en peligro. Placencia debe seguir el ejemplo izeneko artikulua agertu zen Donostiako La Voz de España egunkarian.

Bi jarrera kontrajartzen zituen, Soraluzekoa (Atxolin pinuz betetzen) eta Oiartzungoa (piniak botatzen megalitoak gordetzeko). Artikulua laguntzen duen argazkia, "Atxolineko trikuharri monumentala", ustezko trikuharria da, Aranzadikoek sumendiko tximinia dela egiaztatu dutena.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Urriaren 2  

1981 urtean, eta frankismoko legeak atzean lagata, ikastolak parrokiaren babesa utzi zuen.
Nuestra Señora de la Asunción-Soraluzeko Ametsa izen berria hartu zuen, titular bezala berriro Sociedad Cultural Recreativa Soraluzeko Ametsa eta Jesus Txurruka Olabarria, elkarteko lehendakaria.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Urriaren 3  

1979 urtean Aritz Laskurain pelotari soraluzetarra jaio zen.
Hamabi urtetan (2002-2014) profesionala izan ostean, erretiroa hartu zuen osasun arazoak zirela eta. Gaur egun terapeuta da, eta gabinetea du Soraluzen.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Urriaren 4  

1740 urtean hil zen Francisca Placencia Yssa, Soraluzeko agirietan agertzen den lehen Placenciatarra.
Beste herrietako agirietan XVI mendetatik topa daitezke (seguru aski Soraluzetik joandakoek abizen berria hartuko zuten, edo emango zieten: de Placencia), baina Francisca ezkondu arte (1725 urtean, Joseph Echaniz Badiola jaunarekin) ez zen Soraluzen halako abizenik agertu. Aurki (1729 baino lehen) Francisca eta Joseph Elosua aldera joan ziren, eta Francisca Azkoitian hil zen, 1740 urtean.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).