Barikuan eta zapatuan, grabazio gehiago

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 30a, 12:03

Etzi, barikua, bueltatuko dira Erase una vez… Euskadi pelikulako lantaldekoak herrian grabatzera. Oraingo honetan, Pascual Churrucan egingo dituzte grabazioak. Azken orduko aldaketarik ez bada, barikuan, 07:00etarako izango dira bertan, zapatu arratsaldera arte. Inguruko hainbat aparkaleku libratu egin beharko dira. 

Soraluzeko Udalari eskatutako azken baimenaren arabera, barikuan eta zapatuan grabatuko dituzte Erase una vez…Euskadi pelikularako sekuentzia gehiago Soraluzen. Oraingoan, plato modura Pascual Churruca lantegia erabiliko dute eta eskatutako baimenaren arabera, barikuan 07:00etatik zapatuko 17:00ak arte ibiliko dira han lanean. 

Besteak beste, jakinarazi dute Errekalde 24ko eta 26ko eta Mendikuteren kanpoko aldeko aparkalekuak libre laga beharko direla eta zatika zirkulazio eten egingo dutela. Horrez gain, Caritaseko lokala aldagela modura erabiliko dute.