Helduendako bertsolaritza ikastaroa urritik abendura bitartean

Egoitz Unamuno 2020ko urriaren 1a

Ikastaroa, bertsotan egin edo bertsolaritzara gerturatuz “ondo pasatzeko” interesa duten herritar guztiei dago zuzenduta. Urriaren 13an hasiko da eta izen-ematea zabalik dago.

“Bertsoekin ondo pasatzea eta zerbait ikastea”, horixe izango du helburu urriaren 13an hasi eta abenduaren 18ra bitartean egingo den bertsolaritza ikastaroak. Eneko Beretxinagak gidatuta, 8 saio eskainiko dituzte, martitzenetan, iluntzeko 19:00etatik 20:15era Gaztetxean.

Zortzi saio horietan, bertsolaritza eta bertsogintzaren lotutako hainbat gai landuko dituzte, modu ludiko eta arinean: bertsoaren teknika, bertsolaritzaren historia, bertso idatziak… eta tartean, “plazako gonbidatu berezi bat” ere joango omen zaie bisitan. Ikastaroa herriko bertsozale talde batek antolatu du, Soraluzeko Udalak lagunduta.

Izen-ematea zabalik

Izena emateko epea zabalik dago eta matrikulak 20 euroko prezioa du. Gutxieneko adina, berriz, 16 urtekoa da. Informazioa eta izen ematea: soraluzekobe@gmail.com emailera idatzita edo 943753043 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.