Gaur, aktore protagonistetako batzuk izan dira herrian

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 29a, 19:26

Gaur, martitzena, Erase una vez…Euskadi pelikula grabatzera etorri direnen artean, Yon Gonzalez aktore bergararra izan da; Asier Flores umea; Pilar Gomez aktorea eta baita Manu Gomez zuzendaria ere. Ikusmira handia eragin dute, lantalde handia elkartu da-eta Plaza Berri inguruan.

11:00etarako hasi dira kalea egokitzen sekuentziak grabatzeko: mangerarekin kalea busti, atrezzoa prestatu… Goizean hasi duten elkarretaratzearen grabazioa, arratsaldean bukatu dute. Haren ondoren, beste sekuentzia bat grabatzen hasi dira. Behin eta berriz, behin eta berriz.

Aktoreez eta figuranteez gain, buru-belarri ari dira lanean produkziokoak, lantalde teknikokoak, materialaren zaindariak (hainbat soraluzetar tarteko) eta beste. 

Gaur, Telecincon pantailaratuko duten Patria telesailak erakutsitako bidetik, ¡Silencio! ¡Motor! entzun orduko, kaleko mugimendua geratu eta grabazioa hasi da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.