Talde feminista eratzeko bilera gaur arratsaldean

Egoitz Unamuno 2020ko ira. 30a, 08:00

Deialdia egiteko zabaldu duten kartela.

Herriko zenbait emakumek deituta talde feminista berria sortzeko bilera egingo dute gaur, eguaztena, arratsaldeko 18:30ean Gaztetxean.  

Deitzaileek adierazi dutenez "hausnarketa eta eztabaidarako gune aberasgarria" sortu nahi dute, "kolektibotasuna eta zaintza" oinarri izango dituena. 

Mezua osorik: Besteak beste, hausnarketa eta eztabaidarako gune aberasgarria sortzeko asmotan gabiltza, kolektibotasuna eta zaintza oinarri izango dituena. Gu bezala, halako zerbaiten gogoz bazabiltza, zatoz! Elkarrekin gune hori eraikitzen hasteko elkartuko gara irailaren 30ean, 18:30etik 19:30ak arte Gaztetxean. Ilusioak eta gogoak mugitzen gaitu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.