Gaur, martitzena, bista-bistan izango dira Erase una vez… Euskadi pelikularen errodajeko lantaldekoak, Plaza Berrian ibiliko dira-eta grabatzen, 17:00etatik aurrera. Atzo arratsaldeaz geroztik, berriz, Gabolatsen izandako grabazio-ekipoaren kamioiak Erregetxera lekualdatu zituzten eta bertan izango dira gaurko lanak bukatu arte; bestela esanda, gaur, ezin izango da Erregetxean aparkatu.
Atzo, astelehena, bueltatu zen Erase una vez… Euskadi pelikulako lantaldea Gabolatsera. Hango etxebizitzan eta iturri inguruan jardun zuten grabatzen. Eta iluntzean, Erregetxean jardun zuten lanean.
Gaur, berriz, erdigunean jardungo dute, Plaza Berri inguruan, 17:00etatik 21:00ak arte, iragarri dutenez.
Oraingoz, ez dute grabazio gehiago egiteko baimen eskaerarik aurkeztu, baina aurreikuspena da urrian beste grabazioren bat egingo dutela Soraluzen.