Koronabirusa

Hiru positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 29a, 10:05

Asteburuan, PCR probetan positibo eman duten hiru soraluzetar atzeman zituzten. Eskualdean, hiru egunotan, guztira, 33 positibo atzeman dituzte. Oro har, azken egunotan egonkortzeko joerarekin segitzen dute datuek. 

Joan den astean, proportzioan eskualdeko positibo gehien Deban izan ziren, bada, asteburuan nabarmen jaitsi da kopuru hori. 

Soraluzeri dagokionez, berriz, joan den asteburuan zein joan den astean bost positibo atzeman zituzten; eta oraingo asteburuan, berriz, hiru. Oro har, eskualdeko herri gehienetako datuek beheranzko joera hartu dute. 

Hona hemen Debabarreneko barikutik domekara bitarteko datuak, herriz herri. 

  • Eibar  9
  • Elgoibar 11
  • Mendaro 0
  • Deba 6
  • Mutriku 4
  • Soraluze 3

Gaur, martitzena, eguerdi inguruan eguneratuko dituzte datuak, astelehenari dagozkionak.