Gaurko elkarretaratzean, besteak beste, jakinarazi dute egoitzetako bizilagunen senideen elkarteek eta pentsiodunen mugimenduek bateratutako gonbidapena egingo dietela egoitzen sektoreko eta zerbitzu soziosanitarioetako sindikatuei, elkarrekin mobilizatzen hasteko.
40 urteko kotizazioak ez zigortzea
Bestalde, pentsio publikoei dagokienez, azpimarratu dute pentsioen KPI errealaren igoera bermatuta dagoen arren, gainerako aldarrikapenak bere horretantxe segitzen dutela, bete barik: “1.080 euroko gutxieneko pentsioa; pentsio erreformak, jasangarritasun faktorea barne, indargabetzea; 40 urte kotizatuta dituzten erretiroak ez zigortzea; alarguntza-pentsioa %100ean bermatzea eta pentsio publiko eta duinak bermatuko dituen Gizarte Segurantzako Sistema Publikoa ziurtatzeko ezinbestekoak diren beste eskaera batzuk”.