Haurreskola itxita

Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 14:35

Gaur, astelehena, itxi egin dute Soraluzeko Haurreskola bertako hezitzaile batek positibo eman duelako COVID-19an. Haurreskolako erabiltzaile guztiei PCR probak egin dizkiete.

Gaur jakinarazi diote Haurreskolako hezitzaile bati positibo eman duela PCR proban.

Gaur bertan jarri da balizko kutsatuen jarraipena egiten duen aztarnaria Haurreskolako gainerako erabiltzaileekin harremanetan eta dagoeneko guztiek egin dituzte PCR probak, bai hezitzaileek eta baita umeek ere.

Emaitzen zain daude orain. Bien bitartean, Haurreskola itxita izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.