Koronabirusa

Aste honetan, bost positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 25a, 21:10

Osakidetzako azken datuen arabera, Soraluzen PCR probetan positibo eman duen beste herritar bat atzeman dute. Irailaren 18tik 24ra bitarteko astean, guztira, bost positibo atzeman dituzte, joan den astean baino bi gehiago. Eskualdean, aste berean, 83 positibo atzeman dituzte; proportzioan, gehien, Deban.

Hona hemen irailaren 18tik 24ra bitarteko Debabarreneko datuak, herriz herri.  

  • Eibar 32
  • Elgoibar 21
  • Mendaro 1
  • Deba 22
  • Mutriku 2
  • Soraluze 5 

Gaurtik domekara bitarteko datuak, berriz, astelehenean eguneratuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.