Astelehenean bueltatuko dira pelikulakoak

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 26a, 09:05

'Erase una vez... Euskadi' pelikulako lantaldea Gabolatsen, aste honetan.

Datorren astelehenean eta martitzenean, grabazio gehiago egingo dituzte Erase una vez…Euskadiko pelikulakoek. Astelehenean, Gabolatsen jardungo dute. Martitzenean, berriz, Plaza Berrian. Jakinarazi dute, tarteka eten egingo dutela inguruotako zirkulazioa.

Astelehenean, Gabolats kalean errodatuko du Erase una vez…Euskadi pelikulako lantaldeak, kaleko 15. zenbakian, justu, 11:00etan hasita. Grabazioetarako, aldapatik hasi eta Ezoziko biribilgunerainoko bitarteko aparkaleku guztiak libre laga beharko dira. Inguruan garajea dutenek, berriz, Plaza Zaharretik sartu-irten ahal izango dira. 

Erdi-erdian

Martitzenean, berriz, Plaza Berrian ibiliko dira grabatzen, 17:00etatik aurrera. Grabazioak egin bitartean, astelehen goizean Gabolatsen izandako ekipoaren kamioiak Erregetxera lekualdatuko dituzte; eta bertan izango dira martitzeneko 21:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.