Iraila | Efemerideak III

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 27a, 09:05
Maltzagako zubia apurtuta.

Oraingo honetan, iraila izanda, gerra kontuek hartu dituzte iraileko hirugarren asteko efemeride gehienak, guztiak ere gogoangarriak.

Irailak 21 

1593 urtean, San Mateo egunaren gauaz, demasako ufala izan zen Debarroan. 
Herri guztietan kalte handiak egin zituen: itota hildakoez gain, uraren indarrak errota, burdinolak, etxeak, zubiak... apurtu zituen, baita sotoetatik sagardo kupelak eraman ere... Mende laurden geroago halaxe kontatzen zuen behintzat Alzolako biztanle batek, ufal hura oso presente zuela oraindik. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailak 21 

1936 urtean, Francoren tropak herrian sartu baino egun bat lehenago, herrian preso zeuzkaten tradizionalista edo eskuindarrak libre laga zituzten. 
Eztabaida askoren ostean, erabakia Jose Mari Letek, herriko Defentsa Batzordeko lehendakariak, hartu eta betearazi zuen. Francoren aldekoek herria hartutakoan izango zuten mendeku gosea apalduko zuelakoan hartu zuen erabakia. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailak 22 

1936eko irailak 22an Eibarko milizianoek Agustín Arrieta Larreategi preso hartu zuten Karakategainean, Maltzagara eruan eta bertan fusilatu. 
Gorpua Eibarko kanposantuan laga zuten, eta bertan hilobiratuta dago. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailak 22 

1936 urtean Pérez Salas komandantearen erreketeak herria hartu zuten ("askatu" beren hizkeraz). 
Elizburu kaletik jetsi zirenez, hurrengo urteko 1937ko irailea Udal batzarrak kalerari izena aldatu zion, 22 de septiembre (Irailak 22) izena ezarriz. Franco hil eta gero kalerari Udalak jatorrizko izena eman zion atzera. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailak 22 

2016 urtean Zutik ozta-ozta nator liburuaren aurkezpen ofiziala egin zen, Soraluzeko antzokian. 
Liburuak Benantzio Iñurrietak espetxetik (1936-1940) bidalitako gutunak jaso, antolatu eta komentatzen ditu. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailak 23 

1918 gripe izurriteak eragindako lehen hildakoa Soraluzen. 
Guztira 36 lagun hil ziren (20 gizonezko eta 14 andrazko), azken hildakoa 1919ko martxoak 31an izan zela. Aldi gogorrena 28an hasi zen: urriak 10a arte, 13 egunetan 26 lagun hil ziren. Egun gogorrena urriak 4a izan zen, 5 lagun hil zirela. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 

 
Irailak 24 

Ama Mesedetako eguna, Errekaldeko jaiak. 
Sasoi batean Ama Mesedetako babes-etxe eta Ospitalak antolatzen zituen, eta eten luzearen ondoren azken urteetan auzoak berpiztu dituenak. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailak 24 

Erreketeak gelditzeko asmoz, 1936eko irailak 24an errepublikarrek Maltzagako zubia dinamitatu zuen. 
Erreketeek, bere aldetik, trenbidea ere apurtu (Mendiola baserrian, trenbideak bira egiten zuen lekuan, errailak moztuta eta errekara begira jarrita zeuden) eta errepidea moztu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Irailak 25 

1907 urtean Gerra ministerioak García Lomas 10 zm itsas kainoiak itzasertzeko baterietan erabiltzea onartu zuen. 
Sei kainoi ziren, 1898 urtean The Placencia de las Armas Company Limited Espainiako Marinarentzat egin zituenak, baina honek alboratu zituen, zaharkitutzat jota. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).