Bilbao Musika Eskolako ikasleek eta Bizkaiko hainbat herritako txistulariek osatutako Hamaika Buru Txistu Elkarteko musikariak izango dira zapatuan Soraluzen. Soraluzeko bi txistulari ere izango dituzte lagun: Edurne Orbea eta Domentx Uzin.
Kontzertuaren aurretik, 19:00ak aldera, eguraldiak laguntzen badu, txistulari taldea kalejiran joango da Plaza Zaharretik antzokira. Kontzertua, berriz, 19:30ean hasiko da.
Honako piezak interpretatuko dituzte:
- La bajera (bolero) Sabin Bikandi
- Don Martin (Baltsa) Sabin Bikandi
- Molinatxo (Habanera).
- Edurne (Mazurka). Sabin Bikandi / Mold: Jagoba Astiazaran
- Aitona Txomin (Biribilketa). Aitor Furundarena / Mold: Jasone Akizu
- Ametsetan (Ekain Basterretxea bakarlari dela) Jose Ignacio Ansorena
- Mendiko soinuak Jesus Guridi
- Minuetoa
- Ezpata dantza
- Biribilketa
- Bilboko bihotza (tangoa) Joserra Gutierrez.
Jasone Akizuren zuzendaritzapean jardungo du bandak (jatorri soraluzetarra duen ondarrutarra).
Piano-jolea Leire de Diego izango da. Atabalaria German Ereña.