Bihar bukatuko dituzte 'Erase una vez… Euskadi' pelikularen grabazioak

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 23a, 09:33

Gaur, eta bihar, Gabolatsen segituko du errodatzen Erase una vez… Euskadi pelikulako lantaldeak. Grabazioak barruan egingo dituzte, Gabolts-garaiko eskaileretan eta ondoan muntatu duten etxebizitzan. Barikuan, berriz, Arrasatera lekualdatuko dira.

Aldaketarik ezean, gaur eta bihar egingo dituzte Erase una vez… Euskadi pelikularako Soraluzeko azken grabazioak. Gabolats izango dute errodaje-leku eta eguerdi partean hasi eta gauera arteko jarduna izango dute.

Barikuan eta zapatuan, berriz, Arrasaten egingo dituzte grabazioa, Grupo San Juan auzunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.