Aharia akabatuta, mendigainean

Erredakzioa 2020ko ira. 22a, 13:57

Aharia akabatuta, mendigainean.

Mendigainean abereak dituen jabe batek salatu du Goena baserrikoen ahari bat akabatuta azaldu dela bertan. Uste dute txakurren eraso baten ondorioz hil dela animalia.

Salatu dutenez, iaz, 16 ardi hil zizkioten jabe berberari. "68 urte ditu Goenakoak. Hala ere, urtero lagatzen ditu ardiak mendigainean. Mesede ederra egiten du abereak mendigainean botatzearekin, mendia garbitu egiten dute-eta abereek. Orain hau. Disgustuaz aparte, diru-galera ere bada, ahari batek 300 euro inguru balio ditu-eta. Animaliengatik ez balitz, mendigainean ezin izango litzateke ibili ere egin, zikin-zikin egongo litzatekeelako. Mendian txakurrekin, bizikletan edo korrika ibiltzen direnek  errespetu handiagoa erakutsi beharko lukete han dauden animaliengatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.