42 marihuana-landara eta landareak hazteko azpiegitura atzeman zuen poliziak

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 22a, 11:41

Poliziak autoak Loralden.

Domekan, Loralde auzoko gaineko aldeko arakatze-lanetan 42 marihuana landara atzeman zituen Ertzaintzak. Horrekin batera, baskulak eta landareak hazteko azpiegitura ere aurkitu zuten txabola baten barruan. Oraingoz, hiru lagun daude identifikatuta eta inputatuta.

Domekan, loraldian zeuden 33 marihuana-landara eta beste 9 landara atzeman eta eraman zituen Ertzaintzak Loralde gaineko mendi aldetik. Horrez gain, poliziak emandako xehetasunen arabera, txabola baten barruan baskulak, fokuak eta marihuana haziak aurkitu zituzten. 

Oraingoz, gaiarekin zerikusia izateaz akusatuta hiru lagun identifikatu eta inputatu dituzte; hala ere, ikerketak zabalik segitzen du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.