Pelikularako jendea behar dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 21a, 16:58

Asteotan Soraluzen eta inguruetan grabatzen ari diren Erase una vez...Euskadi pelikularako pertsonak behar dituzte errodajean parte har dezaten. 16-65 urte bitarteko pertsonak behar dituzte eta lehentasuna emango diete orrazkera klasikoa (tinte gabekoa) duten eta tatuajerik bistan ez dituzten pertsonei.

Personal 7 Aldi Baterako Laneko Enpresak jakinarazi du figuranteak behar dituela asteotan Soraluzen, Arrasaten eta inguruan grabatzen ari diren Erase una vez...Euskadi pelikularako. Orain arte pelikulan parte hartu ez duten pertsonak behar dituzte.

Bidali beharrekoa

Castinga telematikoki egingo dute. Honakoa bidali behar da: selfie bat eta gorputz osoko argazki bat, alkandora, praka eta oinetako neurriak, adina, telefono zenbakia eta bizilekua. Mezuaren Gaian EUVE idatzi behar da, eta honakoa da helbidea: figueuskadi@gmail.com. 

Errodajean pate hartzen dutenei lana ordaindu eta alta emango diete Gizarte Segurantzan.