Martxoan, alarma egoera ezartzeaz bat itxi zuten ludoteka. Sei hilabete geroago, berriro ere zabalduko ditu ateak, pandemiak eraginda, ezohiko baldintzekin, zerbitzu guztiek moduan.
Baldintzak
Adibidez, aurten, talde bakoitzeko umeak astean behin bakarrik bertaratu ahal izango dira ludotekara; orain arte, astean birritan joaten ziren. Ordutegia, berriz, honakoa izango da: 16:30etik 17:55era eta 18:10etik 19:30era. Talde batetik bestera, ordu laurden izango dute hezitzaileek ludoteka desinfektatzeko.
Bestalde, udal ludotekan dauden denbora guztian maskara jantzita egon beharko dute 6 urtetik gorako umeek. Azkenik, sarrera-irteerak ondo markatuta izango dituzte, irtetera doazen eta sartzera doazen umeek bat egin ez dezaten.
Ezohiko baldintzak izan arren, ume asko animatu dira ludotekara: 110. Iaz, 140 bat izan ziren, beraz, 30 bat gutxiago izango dira aurten.