PUBLIERREPORTAJEA

“Ikusi dugu guk etxean prestatzen ditugun produktuekiko eskaera handia dagoela Soraluzen, horregatik erabaki dugu hemen ere harategia zabaltzea”

Babestutako edukia 2020ko ira. 21a, 09:06
Martin Arizmendi Bergara eta Jean Carlos Molina Bertako harategian, mostradorea produktuz beteta dutela.

Martin Arizmendi Bergarak (Eibar, 1975) eta Jean Carlos Molinak (Barina, Venezuela, 1981) duela ia bi aste zabaldu zuten Bertako harategia, Zubi Nagusian, Javierren lehenagoko harategiaren lokalean. Soraluzekoa Cárnicas Elgeta enpresak Bertako izenarekin zabaldu duen laugarren harategia da. 

Irailaren 7an, duela bi aste, zabaldu zenuten harategia Soraluzen, zelako harrera izan du?

Oso ona. Jendea etorri zaigu eta pozik ikusi dugu. Jendeak esan digu gogotsu zegoela berriro ere “Jabierren” harategia irekitzeko. 

Zelatan erabaki zenuten Soraluzen harategia zabaltzea?

Eibarko Bertako harategian Soraluzeko bezero asko ditugu. Horrek animatu gaitu hemen harategia irekitzera. 

Bertako Taldeak non gehiago ditu harategiak?

Eibarren, Bergaran, Ermuan eta orain Soraluzen. 

Non duzue egoitza?

Egoitza zentrala Elgetan dugu. Ireki berri den enpresa txiki bat gara. Bertatik produktuak banatzen dizkiegu harategiei, tabernei eta jatetxeei, eta horrez gainera, gure establezimendu propioak ditugu, lau, oraingoz. 

Zer eskaini nahi diezue soraluzetarrei?

Haragi aukera zabala, freskoa, eta baita prestatutako janariak ere. Helburua da ditugun askotariko produktuekin ahalik eta zerbitzurik onena ematea Soraluzen. Eskaintza zabala dugu. Gainera, genero aldetik noizbait zerbait falta bada, berehala ekar dezakegu gure beste harategi batetik. 

Zein ordutegi izango duzue?

Goizez, 09:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30ak arte. Hainbat soraluzetarrek esan digu 13:00etan eta 20:00etan irteten direla lanetik eta guztiei zerbitzua emateko helburuarekin erabaki dugu ordutegi hori ezartzea. Dena den, egokitu beharra badago, egokituko dugu. Horrez gain, aukera dago enkarguak telefonoz edo whatsappez egiteko, edozein ordutan: 695 97 16 30. 

Martinek eta Jeanek, biok egingo duzue lan hemen?

Jeanek bai, eta ni, berriz, lau harategietako arduraduna naizenez, guztietan ibiliko naiz, beharren arabera.