Marihuana bila

Ubane Madera 2020ko ira. 20a, 13:27

Ertzaintza Loralden.

Gaur domeka, 11:00ak ezkero Ertzaintza Loralde auzoaren gaineko aldeko mendian dabil, inguruak arakatzen. Segurtasun Sailetik emandako azalpenen arabera, balizko marihuana plantazio baten edo marihuana landare bila ari dira. Ikerketa zabalik dago.

Segurtasun Sailetik esplikatutakoaren arabera, ikerketa zabalik dagoenez, ezin dute egiten ari direnaren xehetasun gehiago eman. Azaldu dutena da marihuanaren bila ari direla.

Hiru patrulla bertaratu dira. Bi patrullatako poliziak ari dira arakatzen mendi ingurua, hango negutegia eta bestelakoak. Beste patrulla bat, berriz, babes bezala etorri da.

Lekukoen arabera, polizia arakatzen ari den inguru horretan joan-etorri handia egoten da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.