Botoa emateko azken orduak

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 18a, 12:27

Gaur, barikua, 00:00etan itxiko da Udako Argazki Lehiaketan botoa emateko aukera. Azken zenbaketaren arabera, 550 boto baino gehiago eman dituzte herritarrek. Gehien eskuratu dituen argazkiak 61 boto ditu. Animatu eta aprobetxatu azken aukera!

BOTOA EMATEKO SAKATU HEMEN

Astelehenean, irailaren 21ean jakinaraziko da zeintzuk diren irabazleak. Herritarren gustukoena zein izan den botoetan bertan ikusi ahal izango da zapatuan. Pil-pileaneko epaimahaiak, berriz, astelehenean jakinaraziko du zeinek eskuratuko duen sari nagusia. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.