Farola botata

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 18a, 12:07
Farola lurrean, gaur goizean.

Gaur goizean, barikua, horrelaxe azaldu da Olako zubiko faroletako bat. Oraindik ez da argitu zer dela eta jausi den edo norbaitek bota ote duen. Udaltzaingoak gaur izan du gertakariaren berri eta udal lantaldeko kideek ipiniko dute kale-argia bere lekuan.