Udalari eskatutako baimenen arabera, astelehenean Santa Ana kalean eta Olako aldapan (bi aldeetan) grabatuko dute.
Aparkalekuak libre
Hori horrela, astelehenean, 11:00etarako libre laga beharko dira udal biltegi aurreko plazatxoko aparkaleku guztiak (Benito Altzarien pareko plazatxoa) eta baita ere altzari dendatik Txuritxurainoko guztiak.
Leku horiek libre behar dituzte bai grabazioak egiteko zein grabazioetarako kamioiak-eta aparkatzeko.
Zirkulazioa
Zirkulazioari dagokionez, grabazioak egin bitartean, Santa Ana kalerako ibilgailuen sartu-irtenak Zubi Nagusitik bideratuko dira. Era berean, grabatzen ari direla, kalean eta Olako aldapan pertsonen joan-etorrien etete puntualak egingo dituzte.
Gabolats
Bestalde, martitzenetik eguenera Gabolatsen ibiliko dira grabatzen. Han ere, 11:00etarako libre laga beharko dira hainbat aparkaleku: Gabolatseko aldapako guztiak (Gabolats 30etik 36 zenbakietara) eta Gabolatseko zubi ingurukoak. Egunero.
Eta libre laga beharko dira, baita ere, Loralde pareko hiru aparkalekuak (Gabolats garaiko 27tik 29ra bitartekoak), haiek ere egunero.