Bihar zabalduko dute institutua

Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 21:00

Soraluze BHI Institutuko zuzendaritzak jakinarazi du, bihar, eguena, zabalduko dutela ikastetxea, 11:30ean. Oharrean diotenez, Hezkuntza Sailetik irakasle ordezkoak ziurtatu dizkiete eta horri esker, aurrez aurreko eskolei ekingo diete berriro ere.

Bihar, eguena, Institutuko ikasleek eskola telematikoak izango dituzte 11:00ak arte, baina 11:30etik aurrera, atzera ere ikasgela fisikoetara bueltatuko dira eta aurrez aurreko eskolak izango dituzte.

Bestalde, jantoki zerbitzua irailaren 21ean, astelehena, abiaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.