Ordenagailua eta Internet erabiltzen ikasteko ikastaroa, Itxaropenan

Itxaropena elkartean ikastaro bat.

Urritik azarora bitartean, ordenagailua eta Internet erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean, bertako bazkideei zuzenduta. Asko jota, hamar lagunendako lekua izango da. Aldez aurretik izena eman beharra dago. Ikastaroa doan da.

Izena emateko hainbat bide daude: martitzenetan 11:00etatik 12:00etara Itxaropenako bulegora bertaratuta, ordutegi eta egun berean 943 75 23 30 telefonora deituta edo e-postara mezua bidalita, itxaropena5@gmail.

Ikastaroa urriaren 21ean hasi eta azaroaren 18an bukatuko da. Eskolak eguaztenetan izango dira, 17:00etatik 18:30ak bitartean.

Ikastaroaren bitartez, erakutsi nahi dituzte batetik, ordenagailua erabiltzeko oinarrizko trebetasunak (batez ere teklatua eta sagua erabiltzeko) eta ordenagailuarekin modu autonomoan elkarreragiten.

Eta bestetik, Interneten nabigatzen eta Internetek eskaintzen dituen komunikazio tresna nagusiak erabiltzen erakutsiko dute: posta elektronikoa, medikuarenean hitzordua eskatzea, gauzak inprimatzea, prentsa irakurtzea, e.a.

Ikastarorako 10 lagunek baino gehiagok ematen badu izena, bigarren ikastaro bat antolatzeko aukera aztertuko dute.