Soraluze BHI Institutuko gurasoen ordezkariak oso kezkatuta daude ez baitute argi ikusten aurten zelan bermatuko duten euren seme-alaben hezkuntza, ikusita Soraluzeko Institutuarekin gertatzen ari dena.
"Arazo ekonomikoa"
Gogora ekarri dute joan den irailaren 11tik itxita dagoela herriko institutua, bertako 9 irakasle konfinatuta daudela eta oraindik Hezkuntza Sailak ez duela haiendako ordezkorik bidali. Hori ikusita, uste dute institutua itxita egotea “arazo ekonomikoa” dela eta ez “osasun larrialdiak” sortutakoa.
Ez dute onartzen jokabide hori; diote “egoera jasangaitza” dela “ikasleentzat, gurasoontzat, iraskasleentzat eta nola ez Zuzendaritzakoentzat”, eta irtenbidea “exijitzen dute”. "Non daude Hezkuntza Sailak agindu zituen 1000 irakasle horiek?", galdetzen dute.
"Ikasgaiak ikasi gabe"
Hona hemen prentsa oharra osorik:
Soraluzeko BHI institutuko Keixeta Guraso Elkarteko kideok oso haserre eta kezkaturik gaude.
Irailaren 10ean institutuko irakasle batek Covid-19 PCR proban positibo eman zuen. Kontaktu zuzenak argitu eta PCR proba egin ahal izateko, irailaren 11n ikastetxea itxi egin zuten.
Momentu honetan, 9 irakasle daude konfinatuta, ikastetxea itxita eta ikasleak telematikoki ikasten. Baina ez normaltasun osoz: konfinatuta dauden 9 irakasle horien ikasgaiak ikasi gabe.
Oso haserre gaude!!! Hezkuntza Sailak ez du ordezkorik bidali. Arazoa ez da osasun larrialdia, arazo ekonomikoa baizik.
Aurten nola bermatuko dute gure seme-alaben Hezkuntza??
Non daude Hezkuntza Sailak agindu zituen 1000 irakasle horiek??
Soraluzen ikastetxe oso bat dugu itxita.
Hau al da Hezkuntza Departamentuak agindutakoa??
Egoera jasangaitza da ikasleentzat, gurasoontzat, irskasleentzat eta nola ez Zuzendaritzakoentzat.
Arazo honi irtenbide bat ematea eskatzen eta exijitzen dugu.
ORDEZKOAK ORAIN SORALUZEN!!!!