350 boto baino gehiago

Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 19:48

Gogotsu hasi dira herritarrak Udako Argazki Lehiaketan bozkatzen. Atzo, astelehena, zabaldu zen botoa emateko epea eta dagoeneko 350 boto baino gehiago izan dira.

BOTOA EMATEKO SAKATU HEMEN

Irailaren 18ra arte eman dakieke botoa norbere argazki gustukoenei.

Boto horien arabera aukeratuko da lehiaketako irabazleetako bat. Astelehenean, irailaren 21ean jakinaraziko da zein den herritarrek aukeratu duten sariduna. Irabazleak Egotzako gazta bat eskuratuko du opari.

Horrez gain, bigarren saridun bat ere izango da; kasu horretan, Pil-pilean herri-komunikabidean osatutako epaimahaiak erabakiko du zein den argazki onena eta argazki horrek Txurruka jatetxean bi lagunendako otordua eskuratuko du.