Koronabirusa

Oraindik zain

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 14a, 15:16

Institutuko moduluetako bat itxita, gaur, astelehena.

Oraingoz, Soraluzeko Institutuak itxita segituko du. Osasun zuzendaritzaren erabakiaren zain daude. Institutuko 9 irakasle konfinatuta daude eta hala segituko dute, PCR probetan negatibo eman arren, bigarren PCR proba egin bitartean. Hori bai, ikasleek eskolak gal ez ditzaten, euren borondatez eskolak ematen ari dira, telematikoki.

Etxean konfinatuta dauden 9 irakasle gutxiagorekin eta haientzako ordezkapenik gabe daude Soraluzeko Institutuan une honetan. 

Era berean, ikastetxea zabaldu ala ez erabakitzeko, Osasun eta Hezkuntza Sailen erabakiaren zain segitzen dute. 

Egoera zaila izan arren, ikastetxeko zuzendaritzak irakasleen jarrera azpimarratu du: "Demaseko irakasle-klaustro ona dugu. Bajan egon arren, etxetik ari dira eskolak ematen, euren borondatez, ikasleek eskolak gal ez ditzaten. Bestalde, nahiz eta biharko (martitzena) greba deituta egon, guri ikastetxea zabaltzeko esaten badigute, zabaldu egingo dugu. Joan den astekoa eta gero, ez gaude greban pentsatzeko moduan. Aurrerago egin behar bada greba, egingo dugu, baina bihar ez". 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.