"Ez dago eskubiderik"

Erredakzioa 2020ko ira. 13a, 13:32

Gogor salatu ditu Iker Aldazabal alkateak gaur goizean, domeka, kiroldegi gainean eta inguruan aurkitutako kale-zurrutaren ondorioak. Besteak beste, Gaztelupe tabernako bosna mahai eta aulki ibaira botata azaldu dira.

Joan den astelehenean salatu zituen Soraluzeko Udalak herrian izandako azken apurketak, eskolako patioan.

Alkateak azpimarratu zuenez, ia astebururo gertatzen dira herrian bandalismo kasuak, askotan, kale-zurruta egin izanaren zantzuekin batera.

"Ertzaintzari jakinarazi"

Gaur goizean, domeka, kiroldegi gainean eta inguruan azaldutakoak salatu ditu Iker Aldazabalek: Gaztelupeko bosna mahai eta aulki ibaira botata, erabilitako edalontziak edariarekin kiroldegi gainean lagata, plastikozko poltsak botata...

"Gertaera salatu eta ertzaintzari jakinaraziko diogu, berriz ere gertaera hauek errepikatu ez daitezen. Ez dago eskubiderik", esan du alkateak.