Urriaren erdialderako bukatuko dute eskailera

Ubane Madera 2020ko ira. 10a, 13:46

Eskolako eskailera, berrituta.

Datozen asteotan bukatuko dute eskolako patiorako eskaileraren obra. Abuztuan egin zituzten lanik handienak. Eskaileraren baldosak eta baranda ipintzea falta da eta haiek ailegatzeko zain daude obra bukatzeko. 

Eginda dago eskolako patiorako eskailera. Abuztuan egin zuen obra Construcciones Echaide enpresak. Baina lanak guztiz bukatzeko, baldosak eta baranda ipintzea falta da.

Izan ere, material hori ekarri behar duen enpresak abuztuan jai izan zuen. Gauzak horrela, datozen asteotan, eskatutako baldosak eta baranda iritsi bezain laster errematatuko dute obra. Aurreikuspena da urriaren erdialderako eskailera berria erabiltzeko moduan izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.