Bandalismoa eta kale zurruteko arrastoak

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 7a, 12:27

Saskibaloi saskia lurrean botata. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Gaur, astelehena, lurrean botata azaldu da Plaentxi Eskolako patioko saskibaloi saskietako bat. Horrekin batera, patioan kale zurruta egin izanaren arrastoak azaldu dira. Baita kiroldegi gainean ere. Kiroldegi gainean koltxoi bat ere agertu da. Soraluzeko Udalak eman du gertaeren berri, jarrera horiek salatzeaz batera. 

“Beti gaude astelehena iristeko beldurrez, asteburuan bandalismo ekimenen bat egin ote duten. Gaurkoan, begira, bihar ikasturte hasiera eta halako sorpresa. Torlojuak askatu eta lurrean botata azaldu da saskibaloi saskia. Eskolako patioko perimetroa ixten dugu, baina hala ere, sartzea lortzen dute. Kale zurruta ere egiten dute bertan, horren arrastoak azaltzen dira eta gauzak erreta ere bai: eurek eramandako poltsei su eman edo zuhaitzen baten adarren bati…”, kontatu du Iker Aldazabal alkateak. 

Hark gaineratu du kiroldegi gainean ere azaldu direla eta azaltzen direla kale edanaren arrastoak eta gaur, baita koltxoi bat lurrean botata ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.