Honako sariak izango dira udako argazki lehiaketan:
- Epaimahaiaren saria: Bi pertsonarendako afari edo bazkaria Txurruka jatetxean.
- Herritarren saria: Irailaren 14tik irailaren 18ra arte, irakurleek argazki gustukoena bozkatzeko aukera izango dute Plaentxia.eus-en. Boto gehien jasotzen dituen partehartzaileak Egotza baserriko gazta bat jasoko du.
- Parte-hartzaile guztiek Pil-pileanen autorako pegatina jasoko dute opari.
Lehiaketan parte hartzeko arauak, berriz, honakoak dira:
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira: Egilearen izen-abizenak eta argazkiaren izena. Harremanetarako emaila edo telefonoa. Argazkia noiz eta non ateratakoa den. Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
- Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 11ra arte.
- Bidali argazkiak e-postaz, ubane@pilpilean.eus helbidera edo 699868729 zenbakiko watsapera.
- Soraluzen jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Argazkiek izan beharko dute aurtengo udan ateratakoak.
- Epaimahaia Pil-pilean herri komunikabideko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Jasotako argazkiak Pil-pileanen artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi beharko da.