Soraluzeko Haurreskolan guztia gertu dute ikasturteari ekiteko. Opor aurretik hasi ziren aplikatzen koronabirusari aurre egiteko protokoloa eta orain ere halaxe segituko dute, Jaurlaritzak ezarritako eguneraketak gehituta.
Ikasturtea hasi barikuan hasiko dute, 10 neska-mutikorekin: 9 ume 1-2 urtekoen gelan eta bat 0-1 urtekoenean. Guztira, 21 umerendako lekua dute Haurreskolan, beraz, oraindik ere norbaitek umea bertara eramateko interesik balu, izena emateko aukera badu. oraindik leku libreak geratzen dira-eta. Izena emateko bertara joatea besterik ez dago edo telefonoz deitu: 943 751332.