Gaur Eustat erakundeak helarazitako datuen arabera, herriko bizilagunen %16,22 langabezian dago, kopurutan begiratuta, 304 langabe kontabilizatu dituzte herrian.
2020an, langabeziaren datua etengabe ari da gora egiten herrian, otsailetik. Otsailetik apirilera izan zuen igoerarik handiena, ia puntu batekoa hilabete bakoitzean. Apiriletik abuztura bitartean, berriz, igoera gradualagoa izan da. Hori bai, ekainean %16ko langa gainditu zuen eta gorantz egiten segitzen du.
Herri bakarra
Goranzko etengabeko joera izaten ari den herri bakarra da Soraluze. Izan ere, 2020an eskualdeko gainerako herri guztietan eman izan da langabeziaren beherakadaren bat urteko hilabeteren batean; herri gehienetan uztaileko datuetan islatu zen hori. Soraluzen, berriz, ez da horrela izan.
Hona hemen azken datuak, herriz herri:
Uztaila Abuztua
- Deba 221 %8,29 223 %8,37
- Eibar 1.930 %15,15 1.993 %15,64
- Elgoibar 621 %11,23 630 %11,39
- Mendaro 97 %9,81 102 %10,31
- Mutriku 259 %9,73 251 %9,43
- Soraluze 303 %16,17 304 %16,22
- Debabarrena 3.431 %12,97 3.503 %13,24