Gabolatsen grabatzen

Erredakzioa 2020ko ira. 2a, 09:02

Atzo, martitzena, herriko hainbat puntutan ibili ziren Erase una vez... Euskadi pelikularako eszenak grabatzen. Ángel Garcia soraluzetarrak grabatutako bideoak erakusten du Gabolatseko zubian egin zituzten grabazioen unetxo bat.

Atzo, goizean SAPAko iturriaren bueltan grabatzen ibili ondoren, Batzokian bazkaldu eta arratsaldean, bertantxe grabatu zituzten Érase una vez...Euskadi  filmerako eszenetako batzuk. 

Ondoren, Gabolatsera lekualdatu zen errodajeko taldea, eta besteak beste, hango zubian grabatu zituzten eszena gehiago, Ángel Garciaren bideoak erakusten duen moduan.

Gaur, Arrasaten izango dira eta bihar Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.