Badator etorri 2020-2021. ikasturtea, koronabirusaren pandemiak markatutakoa. Oro har, irailaren 7an hasiko da; Soraluzen, berriz, egun bat geroago, irailaren 8an hasiko da, egutegian horrela dutelako jasota.
Aurrez aurreko eskolak
Uztailean aurreikusitako balizko hiru egoeren edo agertokietatik -aurrez aurrekoa; aurrez aurreko jarduera eta jarduera telematikoa txandakatzen dituena; konfinamendu egoera-, lehen agertokia da ezarriko dutena: aurrez aurrekoa.
Eskolara bueltatzea zelan bideratuko den azaltzeko, eguenean tutoreek batzarrak egingo ditu gurasoekin. Bertan azalduko dituzte eskolarako sarrera-irteerak zelan antolatuko dituzten, zelako segurtasun eta higiene-arauak ezarriko dituzten eta zein izango den eskolaren lan-metodologia ikasturteari begira.
Batzarrak arratsaldez
Batzarrak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, mailaka bereizita:
Euskaraz:
- 16:00etan: LH6, LH3 eta HH5.
- 16:15ean: LH5, LH2 eta HH4.
- 16:30ean: LH4, LH1 eta HH3.
Gaztelaniaz:
- 17:45ean: LH6, LH3 eta HH5
- 18:00etan: LH5, LH2 eta HH4.
- 18:15ean: LH4, LH1 eta HH3.