Koronabirusa

Bost positibo

Gaur Osakidetzak argitaratu dituen datuen arabera, barikutik domekara bitartean COVID-19 birusean positibo eman duten bost herrikide atzeman dituzte herrian: 2 barikuan, 1 zapatuan eta 2 domekan. Debabarrenean, guztira 25 positibo detektatu dituzte.

Eskualdeari dagokionez, Mutrikun atzeman dituzte positibo gehien barikutik domekara: 6. Mutriku da, hain justu, kutsatze-tasarik altuena duen Debabarreneko udalerria: 243,72. Haren atzetik dator Soraluze, 127ko tasarekin.

Hona hemen eskualdeko datuak, herriz herri (barikutik domekara):

  • Eibar: 5 positibo / 44,04ko kutsatze-tasa
  • Elgoibar: 5 positibo / 69,05eko kutsatze-tasa
  • Mendaro: 0 positibo / 93,50eko kutsatze-tasa
  • Deba: 4 positibo / 91,83ko kutsatze-tasa
  • Soraluze: 5 positibo / 127ko kutsatze-tasa